ADECANA

  • Aumentar el tamaño de la letra
  • Tamaño de letra predeterminado
  • Reducir el tamaño de la letra

Palomeras de Etxalar: Visitas guiadas de viernes a domingo

para poder conocer este peculiar sistema, único en toda la península ibérica.

Ehiztari agurgarriak,

Zuengana zuzentzen gara, Etxalarko Usategiak ezagutzeko ateraldi interesgarri bat proposatzeko.

Jakingo duzuenez, Etxalarko Usategietan (Nafarroa), urriaren 1 eta azaroaren 20a bitartean, 600 urte baino gehiago dituen sarezko uso harrapaketa tradizionala mantentzen da oraindik. Ehiza sistema honek ez du inolako armaren beharrik usoak ehizatu ahal izateko eta egiten den lana, talde lanean oinarritua da.

Sistema berezi honek beti piztu izan du interesa ehiztarien artean, izan ere, iberiar penintsula guztian, sistema hau mantentzen den leku bakarra baita eta honen berezitasunak ezagutzeko, bisita gidatuak antolatzen dira ostiraletik igandera. Bertan, sarezko ehizari buruzko xehetasunak azaltzen dira (tradizioa, tresnak, ehiza metodoa…), eta hau ikusentzuezko batekin osatzen da. Eguraldiak laguntzen badu, bisitak trepa baten azpitik egiteko aukera egongo da, ehiza ikusi bitartean. Hontaz gain, sareetan behatoki batera sartzeko aukera ere badago, bertatik, usoa datorrenean, sareetan nola sartzen diren ikusten baita. Bisitaren iraupena, 60 minutukoa da  eta prezioa berriz, 4€koa da pertsonako eta 10 pertsona baino gehiagoko taldeentzat, 3€ pertsonako.

Egun-pasa bat egiteko asmotan bazabiltzate, data hauetan Etxalar aldera hurbiltzera gonbidatzen zaituztegu; goizean Usategietara joan, sistema berezi hau ezagutu eta ateraldia borobiltzeko, ehiza menu bat proposatuko genizueke herriko jatetxe batean.

Proposamen hau interesatuko balitzaizue, informazio gehiago, www.etxalar.org web orrian aurkitu dezakezue eta erreserbak egiteko berriz, (690) 26 77 56 telefonora deitu behar da, edo Esta dirección electrónica esta protegida contra spambots. Es necesario activar Javascript para visualizarla helbidera idatzi.

Besterik gabe, aldez aurretik zuen arreta eskertuz,

Agur bero bat,

 

 

 

Estimados/as cazadores:

Nos dirigimos a vosotros/as para proponeros una interesante salida para conocer las Palomeras de Etxalar.

En las Palomeras de Etxalar (Navarra), todavía se puede observar la tradición de más de 600 años de la captura de palomas mediante redes entre el 1 de octubre y el 20 de noviembre. Este tradicional sistema de caza, no necesita ningún tipo de arma  y el proceso de caza se basa en el trabajo en equipo.

Para poder conocer este peculiar sistema, único en toda la península ibérica, se realizan visitas guiadas de viernes a domingo, y en ellas se dan a conocer todos los secretos de la caza de palomas con red (herramientas, tradición, método…) , y esto se completa con un audiovisual. Si el tiempo ayuda, existe la posibilidad de realizar la visita desde debajo de una trepa (puesto palomero), mientras se observa la caza. Aparte de esto, también hay opción de entrar al observatorio que se encuentra entre las redes, para ver de cerca cómo quedan atrapadas las palomas. La duración de la visita es de aproximádamente 60 minutos, y el precio es de 4€ por persona para individuales, y si es un grupo mayor de 10 personas, 3€ por persona.

Si estais pensando en organizar una excursión entre estas fechas, os invitamos a acercaros a Etxalar; Subir a palomeras por la mañana, conocer este peculiar sistema de caza y para completar la excursión os propondremos un menú de caza en un restaurante del pueblo.

En caso de estar interesados en esta propuesta, podeis encontrar más información en la web www.etxalar.org y /o contactarnos en el teléfono (690) 26 77 56, o en el email Esta dirección electrónica esta protegida contra spambots. Es necesario activar Javascript para visualizarla .

Sin otro particular, y agradeciendo de antemano la atención prestada,

Un cordial saludo,

Laura Elizagoien

Etxalarko Usategietako Gida Turistikoa

Guía Turística de las Palomeras de Etxalar